Hainbat urraketa jasan zituzten familian, aitaren fusilamendua, amaren etxetik kanporatzea, Espainiako bandera ez jartzeagatik jarritako isunak, etab.
Ubide oso herri zigortua izan zen gerra garaian, fronte ugarietako bat bertan egon baitzen hilabete askoan
Gogoan du nola bere amonak kontatzen zuen Gorbeiatik jaisten ziren kamioiak gorpuz beteta ikusten zituela, hobi komunetara botatzeko, eta nola etxean hartu zituzten Asturiasko miliziano batzuk
Gogoan ditu amak etxean jasandako arpilatzeak, bai eta aitarekiko eraso- eta erailketa-saiakerak ere
Amak Frantziako kolonia batean erbesteratu behar izan zuen seme-alabekin; aita, aldiz, aduana-kargutik baztertua izan zen
Gogoan du nola joan behar izan zuten Ubidetik gerra-frontea iritsi zenean, eta zein gogorra izan zen gerraostea ideologiak markatutako familia batentzako, etxea arpilatu eta ganadua lapurtu baitzioten
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana