Testigantzak

Gurutze Ajuria Agirre

Justo Ajuria Álava - Alaba

Hainbat urraketa jasan zituzten familian, aitaren fusilamendua, amaren etxetik kanporatzea, Espainiako bandera ez jartzeagatik jarritako isunak, etab.

Iñaki Ajuria Ibargutxi

Jesús Ajuria Álava - Semea

Ubide oso herri zigortua izan zen gerra garaian, fronte ugarietako bat bertan egon baitzen hilabete askoan

Aurelia González Mendizabal

Petra Apoita Aguirre - Biloba

Gogoan du nola bere amonak kontatzen zuen Gorbeiatik jaisten ziren kamioiak gorpuz beteta ikusten zituela, hobi komunetara botatzeko, eta nola etxean hartu zituzten Asturiasko miliziano batzuk

Elena Ibargutxi Rekalde

Brígida Recalde - Alaba

Gogoan ditu amak etxean jasandako arpilatzeak, bai eta aitarekiko eraso- eta erailketa-saiakerak ere

Paula Mintegi Garaikoetxea

Miguel Mintegui Aguirre - Alaba

Amak Frantziako kolonia batean erbesteratu behar izan zuen seme-alabekin; aita, aldiz, aduana-kargutik baztertua izan zen

Antonia Ibargutxi Irasuegi

Jaime Ibarguchi Urresti - Alaba

Gogoan du nola joan behar izan zuten Ubidetik gerra-frontea iritsi zenean, eta zein gogorra izan zen gerraostea ideologiak markatutako familia batentzako, etxea arpilatu eta ganadua lapurtu baitzioten

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana